XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17.- Loretxoren promesak.

Miren eta Jabi aleizpetik plazaraiño bidea ereiten joan dira, kolore eta mamin guztietako gozokiak, vivan los padrinos! deiadar egiten euen umeek.

Barrenkalen euskera gitxi dakie, jakin be, umeek, eta ez da arritzeko.

Barrenkale-sarreran egoten dan Ertzaiña be asko poztu da Mendiatarren neskatto barria ikustean, bien por Lore eskuaz mosua bialdu dautso umeari, aita Joanesek bateo-ospakizunerako eskupekoa emon dautsonean.

Mendiatarrenean arratsaldeko seiretan asi da bateo-ospakizuna.

Erdiko maaia jakiez eta edariez bete da.

Plater txiki eta andi, ontzi potin eta nausi.

Miren atzamarrak miazkatzen dago, amabitxi pastel biribillari laukiñak ateraten asi daneko.

Egaleko kereiza-gorringorik gorringora, zortzi zatitan gelditu da pastela eta erdian dagoen Lore izena.

- Ama, Lore jan bear dogu aurreratu da Miren, atzamarrak be jango leukezela.

Danak parte artu daue Loreren omeneko pasteletik, Loretxok berak izan ezik.

Lore lotan dago alboko seaskan.

Maaiko oparotasuna murriztu danean, Mirenek eskuak garbitu dauz.

Seaskara begiru eta barre egin dau:
- Ama, txupetari tiraka dago lotan be.

Barriro be gose da oartu dautso ama Idoiari, gero lengusiñari.

- Loretxok euskera ikasi bearko dau.

Ez da naiko euskal-izena ipintea eta gero or konpon....

- Or kontu egin, Miren... Jonek atzamar-puntakin pastel-izpitxoak kendu dauz jantzi apaiñetik.